eu | es

Nortzuk gara


KIROLBEGI Jarduera fisikoaren eta Kirolaren Praktikarako (JFKP) Gipuzkoako behatokia da. Erakunde autonomoa da eta denboran zehar Gipuzkoan jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika osatzen duten elementuen arteko harremanak azaltzen, aztertzen eta balioesten ditu.

Gipuzkoako JKFP behatokia azterketarako tresna da, kirolaren praktika ikasten baitu epe laburrean, epe ertainean eta epe luzean. Aldi berean, informaziorako eta kontsultarako erakunde teknikoa ere bada. Gipuzkoako gizartean JFKPk aurrera daramatzan zereginak eta bertan duen betekizun estrategikoa aditzera ematea du helburutzat.

nork eta non sortua da??

Gipuzkoako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Behatokia,KIROLBEGI, 2004ko urte hasieran sortu zen EHU/UPV-ko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Departamenduko ikerketa talden baten baitan, GRUPO ICEBERG S.L. kirol aholkularitzako enpresarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin.

kontaktatu

Gurekin harremanetan jartzeko info@kirolbegi.net edo eta (943) 310-352.

plan estrategikoa

  • JFKP fenomenoaren alderdi nagusiak behatzea, azaltzea eta aztertzea.
  • GKS osatzen duten elementuen osasuna bere osotasunean neurtzea, balioestea eta diagnostikatzea.
  • Erakundeei eta gizarteari berri interesgarriak eta azken berriak aditzera eman.
  • JFKPren ildotik, Gipuzkoarrentzat onuragarriak diren ekintza guztiak martxan jartzeko proposamenak egitea, orientatzea eta aholkuak ematea.

Izaera zientifiko eta teknologikoa duen erakunde funtzional horren sendotzeak sektore horretako zerbitzuen hedadura, dibertsifikazioa eta hobekuntza bultzatuko ditu. Ondorioz, gure lurralde historikoan motore sozioekonomiko gisa duen eraginkortasun handia sendotuko da.

Josean Arruza Gabilondo
U.P.V./E.H.U. Unibertsitateko Katedratikoa
Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua: I.N.E.F. Madrid. 1.976.
Psikologian Lizentziatua. U.P.V./E.H.U. 1985
Psikologian Doktorea. U.P.V./E.H.U. 1995
Errendimendu Handiko Kirolean Masterra. U.A.M./C.O.E.S. 2002.
Kirola Garatzeko Egindako Lan Zientifikoa Edo Teknikoarengatik Euskadi Kirol Saria. (Gobierno Vasco/ Eusko Jaularitza. 1.999). Vitoria/Gasteiz.
“Ikerki 05/30”Koordinatzaile: Kirol Eta Jarduera Fisikoaren Ikerketa Taldea. (U.P.V./ E.H.U.)
Bloga: disfruta la presión
Josean Arruza
Gloria Balague Gea
Psikologian Lizentziatua. Bartzelonako Unibertsitaea. 1973
Psicología Kliniko eta Sozialean Doktoratua. Illinois-eko Unibertsitatea, Chicago. 1987
Irakasle Laguntzaile Klinikoa. Illinois-eko Unibertsitatea, Chicagon.
“Silver Circle Award for Excellence in Teaching” sarirako proposatua 1994, 1995, 1997, 2003 urteetan.
Chicago-ko Illinos-eko Unibertsitatearen “Silver Circle Award for Excellence in Teaching” sariaren irabazle 2000-ko Maiatzean.
Gloria Balague
Robert John Brustad
B.A. University of California (San Diego La Jolla, CA) Sociology, psychology (Graduated with Highest Honors), 1975.
M.A. University of Oregon (Eugene,OR) Social Psychology of sport and physical activity, 1985.
Ph.D University of Oregon (Eugene,OR) Social Psychology of sport and physical activity, 1986.
Professor School of Kinesiology and Physical, College of Health and Human Sciences, University of Northern Colorado.
Robert John Brustad
Lorena Gil de Montes Etxaide
Psikologian lizentziatua eta doktorea.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguna.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Lorena Gil de Montes
Silvia Arribas Galarraga
Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua.
Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea. Psicologia saila.
Unibertsitate Eskolako Titularra.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Silvia Arribas
Maria Palacios Moreno
Informatikako Ingeniaria (U.P.V./E.H.U.)
Psikodidaktikan doktorea. Tesi Doktorala: "Teknologi berrien bidez kirolari gazteen formakuntzari aplikaturiko aspektu psikosozialak".
CINVIDERE/ KIZEBISA Kirol Ikerketa Birtualeko Zentroa Sarean proiektuaren garatzailea.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Maria Palacios
Izaskun Azpillaga Arrechea
Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua.
Errendimendu Handiko Kirolean Masterra C.O.E.S.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma.
Izaskun Azpillaga
Oscar González Rodríguez
Psikologian lizentziatua eta doktorea.
Jarduera fiskoaren eta kirolaren optimizazioan Espezialista Titulua.
Grupo Iceberg, kirol aholkularitza enpresako Kirol teknikaria.
Oscar González
David Muñoz Goikoetxea
Psikologian Lizentziatua. U.P.V./E.H.U.
Gipuzkoako populazioaren Kirol Praktika Ohitura eta bizimodu aktiboen azterketarako proiektuko bekaduna.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma.
David Muñoz
Saioa Telletxea Artzamendi
Psikologian lizentziatua eta Psiko-didaktikan doktorea.
Jarduera fiskoaren eta kirolaren optimizazioan Espezialista Titulua.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Saioa Telletxea
Oihane Otaegi Garmendia
Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua.
Errendimendu Handiko Kirolean Masterra C.O.E.S.
Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma.
Grupo Iceberg, kirol aholkularitza enpresako Kirol teknikaria.
Irakasle Unibertsitate Eskolako irakaslea.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kide.
Oihane Otaegi
Izaskun Luis de Cos
Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua.
Jarduera fisikoa hazkuntzan eta garapenean Unibertsitate Espezialista Titulua.
Irakasle Unibertsitate Eskolako irakaslea.
Izaskun Luis de Cos
Azucena Verde Martín
Psikologian Lizentzuatua.
Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma.
Kirol eta Jarduera Fisikoaren Psikologian Masterra. Cop-cv eta Sevillako Unibertsitate.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Grupo Iceberg, kirol aholkularitza enpresako Kirol teknikaria.
Bloga: Nuestros Desafíos
Azucena Verde
Susana Irazusta Adarraga
Nazioarteko "atleta" ohia.
Soin Hezkuntzan lizentziatua.
Filosofian doktoreduna. Pedagogía arloa.
Kirol empresen eta eskolen zuzendaritzan masterraduna.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.
Susana Irazusta

Amaia Balerdi Iztueta
Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan lizentziatua.
Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterra.
UPV/EHU-k aintzat harturiko IKERKI 05/30 ikerketa taldeko kidea.

Amaia Balerdi

datu basearen sorrera

bd kirolbegi

txostenen elaborazioa

informes kirolbegi

ingurune fisikoa

Gipuzkoaren ezaugarri nagusiak erliebe menditsua eta klima hezea dira.Gipuzkoa Prezipitazioak erregularrak izateak eta ibarren mehartzea eragiten duen lurraldearen osaera menditsuak, Kantauri itsasoan isurtzen diren ibaiak eratzea eragiten dute.

Interesgarrienak, batetik Bidasoa Frantziakin muga egiten duena bere jaioterria duen Nafarroako Baztanetik; bestetik Oiartzun, Pasaiatik kantauri itsasora jotzen duena; Urumea, bere urak Donostian isurtzen dituena; Oria, San Adrianeko haitz zulatutik gertu jaiotzen dena, eta Deba, ibilbide luzeena eta bere izen bereko bailara osatzen duena.

Mendikateei dagokienez, Aizkorri mendigunea eta Aralar mendilerroa (Gipuzkoak Nafarroarekin duen mugan) dira garrantzitsuenak geografia eta historia aldetik. Gipuzkoako sortaldean Aiako Harriaren, Ernioren eta Adarraren soslaiak ditugu nagusi. Txindoki eta Aizkorri mendilerroak dira Goierriko mendien adierazleak. Probintziaren erdialdean, ordea, Izarraitz da mendirik garrantzitsuena. Gipuzkoako sartaldean, berriz, Udalaitz da nagusi.

Lurralde historikoaren kostaldeari dagokionez, Gipuzkoako itsasertzak 86 km neurtzen ditu eta Kantauri itsasoarekin bat Gipuzkoa municipiosegiten du. Gipuzkoar kostaldeak Saturraran hondartzan du hasiera, Mutrikun, eta Higer lurmuturrean bukaera, Hondarribian. 86 km horietan zehar labar malkartsuak, arrantzarako portuak eta hondartza zoragarriak tartekatzen dira. Arrantzarako porturik garrantzitsuenak Mutrikukoa, Getariakoa, Oriokoa, Donostiakoa, Pasaiakoa eta Hondarribiakoa dira. Hondartzarik ederrenak, ordea, honako herri eta hiri hauetakoak: Saturraran (Mutriku), Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Donostia.

Lurraldearen orografiak eragiten du Gipuzkoako klima. Itsasoak tenperaturak epeltzen ditu eta, ondorioz, klima ozeanikoa mantentzen da. Bai neguan (8 eta 10 gradu zentigradu arteko batez bestekoak) bai udaran (18 eta 20 graduko batez bestekoak) tenperatura epelak jasotzen dira.

 

giza ingurunea

Gipuzkoako lurralde historikoak 1980 metro karratuko azalera du eta 684.708 biztanle. Ondorioz, Gipuzkoaren dentsitatea 359,2 biztanle kilometro karratukoa da, Euskal Erkidego Autonomoarena 287,9 biztanle kilometro karratukoa eta Espainiar Estatukoa 79 biztanle kilometro karratukoa, ordea.

Gipuzkoako egitura politikoa eskualdetan banaturik dago (erakunde politikorik ez duen zatiketa geografikoa). Eskualdeko udalei dagokie eskualdea politikoki ordezkatzea bertako udaletxeen bidez. Gipuzkoako kudeaketa politikorako erakunde nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Laurogeita zortzi udal daude Gipuzkoan, honako eskualde hauetan banaturik: Deba Behea, Deba Garaia, Goierri, Urola Kostaldea, Tolosaldea, Donostialdea eta Bidasoa Behea. Goierri da azalera handiagoko eskualdea. Hedadura handiagoa duen udala Oñati da (107 kilometro karratu), Deba Garaiko eskualdean. Garaierari dagokionez, Beizama da udalerririk garaiena (Urola Kosta), 494 metrorekin.

 

Eskualdeak Kilmetro karratuak
Gipuzkoa 1.980,3
Bidasoa Behera 71,6
Deba Behera 181,6
Deba Garaia 342,9
Donostialdea 304,8
Goierri 351,4
Tolosaldea 332,2
Urola Kostaldea 324,4

 

Gipuzkoako lurralde historikoan biztanle gehien dituen eskualdea Donostialdea da eta bigarrena Bidasoa Behea. Bi lurralde horietan lurralde historikoan 50.000 biztanletik gora duten bi udalerri bakarrak daude. Biztanleria handiena duena Gipuzkoako hiriburua da, Donostia (Donostialdean) 319.563 biztanle dituelarik. Biztanleria handieneko bigarren hiria Irun da (Bidasoa Behea) 76.334 biztanle dituelarik.